Post 21M1966. urteaz gero, martxoaren 21ean Arraza-bereizkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaospatzen da. Egun horretan zehar, eta Nazio Batuen Batzar Nagusiaren babesarekin, hainbat ekintza egiten dira biztanleak kontzientziatzeko eta arraza-bereizkeriari lotutako gertaera ugarien aurka egiteko. 1960. urte horretan, hain zuzen, gertaera garrantzitsu bat izan zen Hegoafrikan: poliziak gehiegizko indarkeriaz jardun zuen apartheidaren aurka modu baketsuan manifestatzen ari zirenen aurka. Ondorioz, ia 70 pertsona hil ziren eta 200 pertsona zaurituta geratu ziren.

2016 urtean zehar 309 salaketa egon zirenEspainian. Horien artean asko izan ziren erakundeen arrazakeriari eta gatazka eta eraso arrazistei lotutakoak. Estatuei eskatzen zaie behar diren neurriak hartzeko arrazakeriaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurka egiteko; eta, era berean, inklusioa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko ere eskatzen zaie. RECI sarea osatzen duten hiriek konpromiso sendoa hartu dute aniztasunaren onarpena eta kulturen arteko harreman bidezkoagoak hobetzeko ahaleginean. Arraza-bereizkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aukera ona da konpromiso hori berritzeko eta, bide batez, hiri-eredu jakin bat bultzatzeko: eredu inklusiboa, kultura artekoa eta arrazakeriaren aurkakoa. RECIko hiriak gizarte-erakundeekin eta herritarrekin elkarlanean aritu dira egun horretarako ekintzak antolatzeko. Hona hemen ekintza batzuk:

  • Bartzelona. BCN Antirumors sareak bi ekintza programatu ditu: abeslari musulmanak arrazakeriaren eta matxismoaren aurka, hausnarketa eta analisia egiteko espazio bat. Moderatzailea Wafae Moussaoui da: “Egingo dugu te bat?” Hizkuntzaren erabilera arrazista komertzioaren esparruan. Esperientzien eta ezagutzen trukea, hizkuntzaren erabilera arrazistan sakontzeko.
  • Bilbo“Herritarrak eragile aktiboak dira bereizkeriaren aurkako borrokan. Zurrumurruaren aurkako tokiko estrategiak”: Europako Kontseiluak zurrumurruen aurka egin duen eskuliburuaren aurkezpena; zurrumurruaren aurkako tokiko estrategiak, jardun onen aurkezpena; aurreiritzien eta bereizkeriaren aurkako kanpainaren aurkezpena, Antirumours Global proiektuaren barruan eta FBren laguntzarekin; tailer paraleloak (zurrumurruen aurkako eragileak zaintzeko eta haiei arreta emateko espazioa), tokiko erakundeetako teknikarientzako tailerra gazteen artean ezartzeko zurrumurruen aurkako estrategia.
  • Getxo. “Aniztasunaren alde, bereizkeriaren aurka”. Tailerra eta Djing-a; kultura arteko grafiti bat egingo da; “Opari bat Kushbu-rentzat: mugak gainditzen dituzten istorioak” izeneko komikiaren aurkezpena; zineklub zikloan “Detroit” proiekzioa eskainiko da; kontserbatorioa Imanol Zubero eta Andrea Ruiz Balzola-rekin, babesgabetasunari, populismoari eta xenofobiari buruz; etorkizuneko tailerra etxebizitza alokatzeari, hesiei eta konponbideei buruz; bizikidetzarako liburutegiak.
  • Zaragoza: “Mugen gaineko desadostasunak. Muga politikoaren artifizialtasuna” izeneko performancea. Kultur Etxearen 20. urteurrenean aurkeztuko da Aniztasunari buruzko Planaren Diagnostikoa; horrez gain, gai honi buruzko dokumentala proiektatuko da eta argazki erakusketa egingo da: Kultur Etxeak 20 urte; arrazakeriaren aurkako nazioarteko egunean manifestazioa egingo da; kontzertua “Mercerón: RUMBANAMÁ, munduko runbak”; hezkuntza esparrurako tresna didaktikoen kutxaren aurkezpena (ZGZ estrategia, zurrumurrurik gabeko hiriak); mahai-ingurua: artea arrazakeriari aurrea hartzeko tresna moduan; Miguel Ángel Bernaren musika eta dantzaren erakusketa.
  • Fuenlabrada: “Eguzkiak argi bera ematen du lur guztietan” izenarekin hainbat ekintza egingo dira martxoaren 24an. Jardunaldi teknikoak: “Kultur arteko bizikidetzarako udal sentsibilizazioa” eta, horren barruan, Fuenlabrada Zurrumurruaren Aurka katalogoaren aurkezpena eta “Abordatze psikologikoa kultura aniztasunari lotutako estereotipoen eta aurreiritzien aurka. Sentsibilizazioaren garrantzia” izeneko mintegia. Honako tailer hauek egingo dira: arrazakeriaren aurkako rap tailerra; “Mindfullness-a eta Zurrumurruen kontrako jarrera” izeneko tailerra; “Arraza-bereizkeriaren aurkako” tailerra, Afrikako perkusioarekin eta kultur arteko komunikazioarekin “ZURRUMURRUEN AURKAKO JARRERA: nahi gabe hasi zen dena”. Gainera, honako hauek ere egingo dira hirian: “La guerra no es santa” liburuaren aurkezpena; “Gu ere izan ginen errefuxiatuak” erakusketa ibiltaria; bakearen aldeko hitzaldia haurrentzat; rap lehiaketa eta El Chojin-en kontzertua; “Kolorez betetako mundua” izeneko haurrentzako eta familientzako jaia; eta Futbol-7 txapelketa: kolorez betetako txapelketa.